Gure irribarrearekin ordaindu?

Hau da Mastercard-ek bultzatu nahi duen ordainketa-modu berria. Teknologia biometrikoa erabiliz, gure irribarrearen bidez ordaindu ahal izango dugu.

Azken urteetan, ordainketa moduek eboluzionatu egin dute eta esku-dirua atzean geratzen ari dela dirudi. Interneten hazkundearekin merkataritza elektronikoa ere hazi egin da eta, noski, baita bertan ordaintzeko erak ere. 

Hori dela eta, ahalegin bereziak egin dira ordainketa digitalak ahalik eta erosoen eta seguruenak izan daitezen. Honen harira dator Mastercard-en ordainketa biometrikoaren proposamena. Espazio fisikoan ordainketa egiterakoan teknologia berri honek gure aurpegia edo hatz-markak irakurriko lituzke.

Ordainketa modu berri hau bezeroei erosketa esperientzia azkar eta segurua eskaintzeko helburuarekin sortu da. Irribarre egin beharko zaio kamara bati edo eskua pasa irakurgailu batetik. Sekulako aurrerapena litzateke ordainketa elektroniko berri hau. Hego Ameriketako herrialde batzuetan jada txertatua dagoen teknologia da banku digitaletan eta online kasinoetan.

“Ordaintzen dugun moduak bizi, lan egin eta negozioak egiteko dugun erritmoari jarraitu behar dio, kontsumitzaileei segurtasuna bermatuz”, adierazi du Mastercard-eko presidenteak.

Ordainketa birtualak txertatu zirenean ziurtasun eza eta mesfidantza baziren ere nagusi, egun geure eguneroko bizimoduaren parte dira. Ordainketa era berri honekin, digitalaren mugak gainditzen jarraitu nahi da espazio fisikoetan ere eraginez.