Gure inguruko ondarea islatzen duen argazki erakusketa Donostian
Inguruko ondarearen erakusgai diren hogeita bat argazkiz osatu dute erakusketa. Bihar arte bisita daiteke Gipuzkoako Argazkilarien Elkartean.
K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak Ondareari Begira erakusketa osatu dute. Ondarebiziko Ondareari Begira argazki lehiaketaren emaitza da erakusketa hau eta bihar arte izango da ikusgai Donostian kokatua dagoen Gipuzkoako Argazkilarien Elkartean, Alberto Fdez. Ibarburu erakustokian, 17:00etatik 21:00etara.
Erakusketa hogeita bat argazkiz osatu dute, argazki-lehiaketaren zazpi urteetan jasotako 600 argazki baino gehiagoren artean hautatuak. Bertan, lehiaketaren zazpi edizioetan landu diren ondare motak ikus daitezke: ondare immateriala, meatzaritza, berrerabilitako ondarea, industria-ondarea, Euskal Herriko kultura-ondare naturala, industria ondarea, itsas ondarea eta utzitako ondarea.
Angel Ros Die
Erakusketa honen bidez, “inguratzen gaituen ondarea ikuspegi askotatik berrikustera gonbidatzen dute bisitaria. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura-herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.”
Orain abandonatuta dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik barrena egindako ibilbidea da.
Isidro Rodriguez Martin