Gure garaiko heroia

M. J. Lermontov XIX. mende hasierako autore errusiarra pertsonaien psikologian murgiltzeko joera eta abileziagatik egin zen ezagun. Bere garaiko gizarteari kritika egiteko sortu zuen Petxorin ofizial gaztearen pertsonaia. Zaldiz dabil Kaukason barrena, gazte izanagatik bizitzak aspertuta, maleziatsua, azeria eta ingurukoekin apeta hutsez jolas egiten duena. Pertsonaia berezi honen abenturei buruzko bost istorio labur biltzen ditu Gure garaiko heroia liburuak.