Gure Bazterrak
Jaialdia ospatuko dute Orion bigarren urtez. Azaroaren 28an izango da, eta iaz egin bezala, aurten ere Karela kiroldegian izango da. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera bost talde igoko dira oholtzara: El_Txef_A, Joe Larreina, Joseba B. Lenoir Gang, Ghost Numbers & His Tipsy Gypsies eta Bi bala. Sarrerak eros daitezke dagoeneko, hamar eurotan; bertan erosiz gero hamabi euro ordaindu beharko dira.