Guerreros **
Salto al vacio gordina errodatu zuenetik ez digu ezer onik eskaini Daniel Kalparsoro zinemagile donostiarrak. Guerreros filma ere ez zen salbuespen izan. Kosovoko gerrara laguntza humanitarioa eskaintzera doan soldadu espainiar talde baten pasadizoak ditu ardatz aipatu ekoizpenak. Soldaduen xedea bakea mantentzea bada ere, pixkanaka-pixkanaka, biolentziaren atzaparretan eroriko dira. Boterea, morala eta beldurrari buruz hausnartzen du Kalparsorok filmean. Pelikulak arimarik ez du. Piroteknia hutsa besterik ez da.