Gucciren desfile honek harrituta utziko zaitu!

Gucciren desfile honek harrituta utziko zaitu! Buruen erreplikak, dragoiak, ebakuntza gela bat... Milango moda astean guztiak harrituta utzi ditu Alessandro Michele diseinatzaileak. Jantziko zenuke bere diseinuren bat? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gucciren-desfile-honek-harrituta-utziko-zaitu/@@download/image/alessandro-michele-gucci.jpg
2018/02/23
berria
Buruen erreplikak, dragoiak, ebakuntza gela bat... Milango moda astean guztiak harrituta utzi ditu Alessandro Michele diseinatzaileak. Jantziko zenuke bere diseinuren bat?
Gucciren desfile honek harrituta utziko zaitu!

Errealitatea eta irudipenaren arteko muga gainditu du Gucci markako Alessandro Michele diseinatzaileak Milango moda astean. Ebakuntza gela batetik igaro dira modeloak, fantasia eta beldurrezko filmetako pertsonaiak bailiran. Sekulako zalaparta sortu du diseinatzailearen proposamenak; jarraian, desfileko irudi harrigarrienak bildu ditugu. Ausartuko zinateke horietakoren bat soinean janztea?