Guadalupe Plata
Blues talde espainiarrak iragan martxoan kaleratu zuen azken diskoa, Liam Watsonen esanetara Londresko Toerag estudioan grabatutakoa; taldearen izena izenburu duen laugarren diskoa dute. Lan berria aurkezteko egiten ari diren biran Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan joko dute: maiatzaren 13an Dabadaban (Donostia), 14an Kafe Antzokian (Bilbo), 15ean Jimmy Jazzen (Gasteiz) eta 16an Zero2 Live aretoan (Iruñea).