GTA IV (XBOX 360, PS3)

Grand Theft auto sail ezagunaren laugarren atal honetarako, New York hiria inspirazio iturritzat hartu dute. Hala, dorretzarren hiriko bost auzoak irudikatu dituzte, haien izenak aldatuta: Brooklyn (Broker), Manhattan (Algonquin), Queens (Dukes), Bronx (Bohan) eta New Jersey (Alderney). Multijokalari sistemaz jokatzeko aukeraz eta ordenagailura jaisteko edukiekin, ordu askotarako jokoa izango duzu.