Groenlandian erregistratutako 20 gradutik gorako tenperaturengatik desizozte masiboa jazo da

Zientzialari talde batek ohartarazi duenez, Groenlandian azken asteetan bizitutako bero olatua dela eta desizozte masiboa gertatu da.

Izan ere, Groenlandiako tenperatura ohikoa baino 10 gradu gorago dago. Hori dela eta, uztailean Groenlandiako glaziarra egunean 8 mila milioi tona izotz galtzen hasi da. 

Desizozten honek, daniar ikertzaile talde batek dituen datuen arabera, ohikoa baino askoz ere azkarragoa da, udan erregistratzen diren ohiko datuen bikoitza. Horrenbestez, azken urteetan inoiz erregistratu gabe tenperatura altuenak erregistratzen ari dira. Nerlerit Inaat, Groenlandiako aireportuan adibidez, 23,4 graduko tenperaturak izatera iritsi dira, gune horretan sekula ikusi gabekoa. 

Zenbat izotz galdu du Groenlandiak?
Polar Portal atariak jakinarazi duenez, Groenlandian urtu den izotza 8 bilioi litro ur gezaren parekoa da. Kopuru horrek Florida estatuaren gainazal osoa estaliko luke bost zentimetroko altuerarekin. 

Europar ikerketa baten arabera, honek 2100. urterako mundu osoko itsas mailak 10-18 zentimetro haztea ekarriko luke. Izan ere, Groenlandiako izotz kasketak bakarrik munduko ozeanoen maila 6-7 metro igotzeko adina kantitate du.