Grimes artistak musikarien etorkizuna aurreratu ote du?

Bere ahotsa Adimen Artifizial bidez sortutako abesti batean erabiliz gero %50eko etekina eramango lukeela adierazi du.

Adimen Artifiziala, jarraibideekin eta tresna egokiekin minutu gutxitan sortu litezke abestiak. Nahikoa da Google Colab-etik lortu daitezkeen txantiloiak profitatu eta hauei 30 artista ezagunenen ahots modeloak txertatzea.

Muika modu honetan sortzean sekulako askatasuna eskaintzen du. Izan ere, konposatzaile eta ekoizle talentudunek ere ezingo lukete interesatuak dauden artista guztiekin lan egin. AArekin arazo hori desagertu egiten da. Entzule bezala ere sorkuntza askatasun hori edukitzea sekulakoa da. Hamaika abestik bigarren aukera bat dute interpretazio berri batekin. 

UTOP-IA deitutako lana argitaratu zenean, euren sortzaileek ohartarazi zuten ez zela copyright-aren legerik bortxatu, Fair use deitutakoan oinarrituta sortuta izan baitzenUMG eta Warner diskoetxeek, ordea, hau geratu nahi dute. AAren bidez eta Fair use modua erabilita sortutako musikaren zabalkundea ekidin nahi dute. Universal erakundeak martxoan bere neurri propioak hartu zituen AArekin sortutako musika zabaldu ez zedin eta bere artisten ahotsak horiek sortzeko erabili ez zitezen. 

Joera honi erdibideko konponbidea topatu dio Grimes artistak. Abeslariak txio bat argitaratua zuen esanez berari ez zaiola gaizki iruditzen bere ahotsetik abiatuta AAren bidez abesti berriak sortzea. Hori bai, abestitik sortutako onuren %50a exijitzen du, ohiko kolaborazioak burutzen dituzten artista ezagunek egiten duten antzera.