Gravity
Bi astronauta espazioko Explorer estazioaren kanpoaldean ohiko lanak egiten ari dira. Orduan, satelite baten hondakinek estazioaren kontra jo eta txikitu egingo dute; bi astronautak espazioaren ilunean murgilduko dira zeri heldu ez dutela. Pertsonaien azalean jarri eta benetako ezinegona zer den sentitzeko aukera izango du ikusleak urteko irudirik kitzikagarrienak izan ditzakeen film honetan.