Graffitilona

Mila ezusteko hartuko dituzu Bartzelonan. Mila ezusteko koloretsu. Kataluniako hiriburuko hormak bizi-bizirik daude, bizkor eta gihartsu. Graffitia horixe da, azken finean: adreiluzko zain zaharrak biziberritzen dituen odol gaztea. Aldarrikapena. Jolasa. Lekukotza. Begirada. Hori eta gehiago duzu Bartzelonan, edo hobe esanda, Graffitilonan.