Gozoa jateko gutiziari agur: Harvard-en ikerketa batek oinez zenbat ibili behar duzun esaten dizu azukrea ekiditeko

Oinez ibiltzeak beste zenbait onura ere baditu.

Ez da erraza zerbait gozoa jateari eustea gutizia azaltzen denean. Egunero estresa arintzeko irtenbide moduan txokolatea edo galletak jatea baldin badituzu, jakin gutizia hauek ekidin litezkeela. Harvard unibertsitateko ikerketa batek ekintza sinple batekin gogo horiek baretu litezkeela iragarri berri du.

Ikertzaileak ohartu dira egunero 15 minutuz oinez ibiltzeak gozoa jateko gutiziak murriztu ditzakeela. Izan ere, oinez ibiltzean endorfinen ekoizpena estimulatzen da. Hormona hauek zoriontasunaren hormonak bezala ere ezagunak dira. Estresa murrizten dute eta gogo-aldartea hobetu. Endorfinen igoera honek, gure osasunerako kaltegarriak izan litezkeen produktuetan kontsolamendua bilatzearen beharra murrizten du.

Baina oinez  ibiltzeak beste hainbat onura ere baditu:
Pisua kontrolatzen laguntzen du: Aipatutako ikerketan obesitatearekin lotzen diren 32 gene aztertu zituzten 12.000 pertsona baino gehiagorengan. Ondorioen arabera ordubetez pauso azkarrez ibiltzen ziren pertsonetan geneen efektuak erdira murriztu ziren.

Bularreko minbizia garatzea ekiditen du: Estatu Batuetako Minbiziaren Elkartearen arabera “astean zehar zazpi ordu edo gehiagoz ibiltzen zirenek, bularreko minbizia pairatzeko %14 arrisku gutxiago dute, astean hiru ordu edo gutxiago ibiltzen zirenekin alderatuta”. 

Artikulazioen mina arintzen du. Hainbat ikerketek frogatu dute oinez ibiltzea artritisaren prebentzioarekin lotuta dagoela. Oinez ibiltzeak artikulazioak babesten ditu, —bereziki belaun eta aldakak—, eta muskuluak indartu.

Funtzio immunologikoa indartzen du: Azkenik, oinez ibiltzeak hotzeria edo gripea prebenitzen laguntzen du. 1000 gizonezko eta emakumezkorekin egin zen ikerketa batean behatu zen, gutxienez egunean 20 minutuz ibiltzen zirenek, honelako gaixotasunen bat pairatzeko %43 aukera gutxiago zituztela. Gainera, sintomak arintzen ditu eta gaixotasunaren iraupena murriztu.