GOTONGO plataforma: "Lan batean dirua soilik bilatzea zaharkitua geratu da".

GOTONGO plataforma: "Lan batean dirua soilik bilatzea zaharkitua geratu da". GOTONGO ekimena GKEak eta boluntariotza egin nahi duten pertsonak elkartzeaz arduratzen da. Gazte hauek horretarako gotongo.org webgune intuitibo eta erakargarria sortu dute, merkatuan zegoen hutsunea bete asmoz. Proiektu interesgarriaz gehiago jakiteko eurekin hitz egin dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gotongo-plataforma-lan-batean-dirua-soilik-bilatzea-zaharkitua-geratu-da/@@download/image/0930-GOTONGO-129.jpeg
2021/10/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

GOTONGO ekimena GKEak eta boluntariotza egin nahi duten pertsonak elkartzeaz arduratzen da. Gazte hauek horretarako gotongo.org webgune intuitibo eta erakargarria sortu dute, merkatuan zegoen hutsunea bete asmoz. Proiektu interesgarriaz gehiago jakiteko eurekin hitz egin dugu.
GOTONGO plataforma: "Lan batean dirua soilik bilatzea zaharkitua geratu da".

Hasteko zer da GOTONGO?
gotongo.org boluntariotza bilatzen dutenak edo GKE batean lana bilatzen dutenak, izan maila nazionalean zein nazioartean, harremanetan jartzen dituen web plataforma da. GKEen eskurara tresna digitalak jartzen pertsonak hautatzerako garaian eraginkorragoak izan dateitezen. Ingelesez Go-To-ONG-k "goazen GKE batera" esan nahi du. Bi aldeen arteko harremana kudeatzen dugu bi aldeentzat bermeak ziurtatuz. 

Nola sortzen da ideia?
Asiako bidaia batena sortu zitzaigun ideia. GKE bat online bilatzen saiatu ginen eurekin kolaboratzeko eta ohartu ginen aukera gutxi zeudela. Frustragarria suertatu zitzaigun, jakinik hamaika GKE daudela munduan zehar! Konturatu ginen gure solidaritate eta konpromisoaren ideiak islatzen zituen GKE bat bilatzea zaila zela. Eta alderantziz.

2020an jartzen da martxan, konfinamendu betean. Nola gogoratzen duzue?
Edozein proiektu martxan jartzea, jada konplexua bada, hau harri bat gehiago izan zen gure bidean. Kasu honetan, gainera, neurri handiko harri bat. Boluntariotza, hein handi batean, modu presentzialean garatzen da eta orduan, ia erabat gelditu zen. Orain, hilabete ugari pasa ondoren, ez da guztiz bere aurreko jarduerara itzuli, batez ere nazioarteko boluntariotza jasotzen zuten herrialde behartsuenetan. Bestalde, indarrez sartu da online boluntariotza. Momentu honetan, gure eskaintzaren %20 online da eta kopuru hau, modu jasangarrian, haztea espero dugu datozen urteetan. 

Pandemiaz gain zein zailtasunekin aurkitu zarete?
Gure egungo arazo nagusia, maila ekonomikoan, proiektuaren bideragarritasuna da. Jarduera aktibitate gastu baxuak ditugu, baina noski, gure diru-sarrerak altuaguak izan beharra dute. Hirugarren sektorea pandemia dela eta, larri geratu da, ezegonkortasuna oso altua da eta epe luzera diru-sarreren modelo seguru eta jasangarri baten faltan dago. 

GOTONGO, merkatuan ez zegoen, zer hutsune betetzeko sortu da?
Espainiar Estatu mailan GKE zerbitzuak eskaintzen dituen lehen plataforma da. GKEen postu ezberdinetarako pertsonak bilatzen ditugu eta baita, nazioarte mailan boluntariotza proiektuak bultzatu. 
Lan eskubideekin konpromisoa azaltzen duen lehen plataforma ere bada gotongo.org. Giza eskubideren bat zapaltzen duen inongo eskaintzarik ez dugu onartzen. Oso zorrotzak gara horretan eta horrek, ezberdintzen gaitu. Gainera, guzti hau plataforma intuitibo baten bidez aurkezten da, erabiltzeko erraza dena eta arazoak berehala argitzen dituena.

Nolako
erantzuna jaso duzue jendearen aldetik
?
Gure doako zerbitzua asko eskertzen digute GKEek, ikusgarritasuna irabazten laguntzen baitiegu, bestela lortuko ez zituzten pertsonekin harremana eginez. GKE txiki eta ertainekin lan egiten dugunez, batez ere, pertsonak eskuratzeko prozesu nekagarria errazten diegu. Boluntariotza egin nahi dutenen aldetik, berriz, dauden proiektuen aniztasuna eskertzen dute. Jada 100.000 pertsona daude apuntaturik eta 200 GKE plataforman erregistraturik.

Gazteak laguntzeko prest al daude?
Bai, kolaboratzeko gogoz nabaritzen ditugu gazteak. Boluntariotza bi aldeen arteko kolaborazio bat da eta bi aldeek jaso behar dituzte onurak. Uste dugu, belaunaldi berriak kontzientziatuagoak daudela bere inguruarekin, ezberdintasun sozialekin, ingurumenarekin, gardentasunarekin... 

Zein uste duzue direla euren kezkarik nagusienak?
Zaila da zehaztea orokortu gabe. Pertsona bakoitzak bere motibazioak ditu. Lan kontuez hitz egiten badugu ordea, geroz eta gazte gehiagok nahi dute euren baloreak partekatzen dituen erakunde edo proiektu batean parte hartu. Lan batean dirua soilik bilatzea zaharkitua geratu da.  Orain, balore eta kultura bat ere erakutsi behar da. Bezero bat lortzen duzun bakoitzean zuhaitz bat landatuko duzula esatea ondo dago, baina forgatu egin behar da. 


Zentzu honetan, GKEek ezin dituzten euren itxaropenak boluntariotzan soilik jarri. Profesionalizatu beharra dute. Lana sortu. Justuak diren aukera laboralak eskaini behar dituzte. Hau uste dugu gazteekin oso lotuta dagoela. gotongo.org horregatik sortu zen, bermeak eskaintzeko bi aldeei. 

Zenbaterainoko garrantzia dute sare sozialek zuen lanean? Benetan iritsi daiteke jendearengana euren bitartez?
Gakoa dira. Sare sozialei esker gotongo.org ezagutzera ematen dugu, baina horretaz gain, bozgorailu bat ere badira gure boluntariotza proiektu guztiak ezagutzera emateko, baita lanpostuak ere. Azken honetarako, marketin digital kanpainak burutzen ditugu sare sozialen bitartez, egokiak diren profiletara informazioa iritsi dadin. Plataforman GKEei ematen diegun beste zerbitzu bat da. 

2022an ordaindutako harpidedunen zerbitzua jarriko duzuen abian GKEentzat. Zertan datza?
2022tik aurrera, lanpostu eskaintzak egiteak kostu bat izango du, eta argitaratutako proiektu kopuruaren arabera ordainduko da. Hiru atal zehaztu ditugu, erakunde guztiek ez baitituzte behar berdinak. Boluntariotza proiektuak argitaratzea doakoa izaten jarraituko du. Boluntariotza egiteko nahia agertzen dutenek eskaintza egiteko aukera ere bai.

Ez da bideragarria doako modalitatea?
GKEekin lan egiten dugu, baina ez gara GKE bat. Edozein enpresa bezala, fakturatu beharra dugu gure helburuak betetzeko. Gure proiektua ONGentzat balore erantsi bat da talentua eskuratzerako garaian. Sektoreak profesionalizatu eta digitalizatzeko beharra du eta hor sartzen gara gu aliatu moduan. 
Zein dira etorkizunera begira planteatzen dizuen erronkak?
Gure zerbitzuak etengabe berritzen jarraitzea da gure helburua GKEei euren beharrizanak asetzen lagundu ahal izateko. Plataforma independente bat gara, eta horrek zerbitzu hobeak eskaintzera behartzen gaitu, irtenbideak bilatzera. Egun, ziur gaude gure plataforma onena dela GKEek, euren proiektu ezberdinetarako, pertsona egokiak lortu ditzaten eta hor jarraitu nahiko genuke.