Gorririk ez alturan

Ezpainak gorriz margotzea debekatu die Turkish Airlines-ek enpresarentzat lan egiten duten azafatei. Europako laugarren airelinea handienak azkazaletako esmaltea ere baztertu du, pastel tonutan oinarritutako makillaje naturalak bezeroekiko komunikazioa errazten duela argudiatuta. Langile sindikatuak neurri mugatzaile hauek gaitzetsi ditu Gobernuaren balore erlijioso eta kontserbatzaileen isla direla salatuz.