Gorka Urbizuk “Hasiera bat” aurkezteko bira ezagutarazi du
Bere izen-abizenarekin argitaratutako lehen diskoaren aurkezpen bira iragarri berri du. Sarrerak urtarrilaren 24ko 12etatik aurrera salgai gorkaurbizu.eus webgunean.
Gorka Urbizuk Hasiera bat, bere bakarkako lehen diskoaren, aurkezpen bira iragarri du. 25 urtez Berri Txarrak taldean egon ostean, musikari nafarrak edertasun eta gordintasunaren alde apustua egin du, kantuak bere soiltasunean aurkeztuz.
Horiek zuzenean nola funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, diskoaren aurkezpen bira aurkeztu berri du. Zortzi data, batzuk Euskal Herrian, besteak kanpoan. Bihartik, urtarrilaren 24tik (12:00etan) jarriko dira salgai sarrerak hemen.