Gorka Otxoa eta Aidaren alabatxoa
Gorka Otxoa eta Miren Ibarguren (Aida telesaila) izango dira Roberto Santiago zinemagile espainiarraren ¿Estás ahí? komedia erromantikoaren aktore nagusiak. Javier Daulte-ren izenburu bereko antzezlana oinarri harturik, bikote gazte baten nondik norakoak dakartza filmak. Elkarrekin bizitzen jarri eta gutxira, etxean mamu bat dabilela ohartuko dira Fran eta Ana. Bizikidetzak sortu ohi dituen arazoen inguruan gogoeta egiten duen komedia arina da. Irribarrearen bila zabiltzatenontzat, ezin aproposagoa.