Gorka Otxoa baldarra
Eramos pocos film laburrak Los Angelesera eraman zuen, baina azkenean, Oscar saririk gabe etxeratu zen Borja Kobeaga zuzendari donostiarra. Orain, Oscarrik irabazteko asmorik ez, baina zinemetan ondo funtzionatzea nahi lukeen lehen film luzea egin du Kobeagak: Pagafantas. Pelikula horretako protagonista nor den? Emakumeekin nahi eta ezin dabilen gizarajo on puska bat, leku guztietan tragoak ordaindu eta ordaindu aritzen dena. Nor den Pagafantas delako hori? Beste donostiar bat: Gorka Otxoa. Filma uztailean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.