Gora sanferminak!
Iruñeko kaleak zurigorriz jantziko dira astebetez, hilaren 14a arte.
Badator San Fermin eta astebetez, Iruñea zurigorriz jantziko da, hilaren 14a arte. Egitarau oparoa antolatu dute, eta errespetuzko jaigiroa aldarrikatu dute beste behin; kanpoko zein bertako jende andana espero dute egun hauetan hiriko kale eta inguruetan zehar.
Sanferminetara etorri baino leheen jakin behar duzun 9 aholku
1) Sanferminetan zuriz jantzi, nahi duzun arroparekin baina zuriz, baita entzierroan ere
Zuria festaren kolorea da. Batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak ezabatzeko balio du eta festaren arrakasta eragiten duten xehetasunetako bat da. Zapi eta gerriko gorriak ere eraman ditzakezu. Bestela jantzirik joaten bazara, ez da ezer gertatuko, baina gure festan benetan murgiltzeko aukerari uko eginen diozu.
Kukuxumusuk 1989az geroztik San Fermin festak protagonista dituen kamiseta berezi baten ekarpena egiten dio festari.
2) Festak San Fermin santu katolikoaren ohorez egiten dira
Eta horregatik kantatzen diote egunero lasterkariek entzierroa hasi aurretik eta egiten da prozesio handi bat uztailaren 7ko goizeko 10.00etatik aurrera Alde Zaharrean barna. Parrandak eta eguneroko festak, ordea, ez dute izaera erlijiosorik.
3) Festa karrikan, festa karrika da
Parranda eta festa karrikan bereziki bizi izaten dira. Ohikoa da karrikan egotea, karrikan dantzatzea, karrikan kantatzea eta karrikan hitz egin eta konpartitzea. Orokorrean eguraldi ederra egiten du Iruñean uztailean eta hori aprobetxatu egin behar da; gainera, batzuetan jendea, hainbeste denez, taberna eta jatetxeetan ezin sarturik inguruetan zehar zabaltzen da. Garrantzitsua da, bestalde, orekari eutsi eta deskantsatu nahi duten auzokoak errespetatzea.
4) Errespetua eta alaitasuna hiri osoan barna zabaltzen da. Festan parte hartzen dutenek baldintza horiekin bat egiten dute
Sanferminetara etortzen bazara, elkarbanatu itzazu alaitasun eta errespetu balioak edozein egoeratan, emakumeekin bereziki, eta zure bisitari eta festari probetxu handiagoa aterako diezu.
5) Ezagutu bertako ohiturak
Festa handiek gero eta ezberdintasun gutxiago dute elkarren artean. San Fermin paregabeetan beste inon ez dagoen makina bat berezitasun eta xehetasun bizi ditzakezu: peñen giroa, Riau-riaua, prozesioa, gosaltzeko txurroak jatea, jotak, txistularien alardea, Estruendoa, Jai Gunea, barrakak (feria), e.a.
6) Iruñeko herriak eta haren ekimenek esanahi berezia ematen diote festari eta Iruñeko Udalak urtero prestatzen duen egitarau ofiziala osatzen dute
Peñak, festaren agente animatzaileak, horren adierazpiderik argienetakoak dira, bai eta auzo elkarteak, kirol elkarteak, gastronomia elkarteak, Kukuxumusu eta beste zenbait marka, e.a.
7) Jende anitz. Plan gutxi
Iruñea hiri erlatiboki txikia da eta sanferminetan bikoiztu egiten du biztanle kopurua eta asteburuan hirukoiztu. Ohikoa da bidaiariei esker jende anitz nonahi egotea eta, horregatik, gomendagarria da oso plan itxirik ez egitea, bai eta norbaitekin elkartzeko aski denbora ematea. Ez kezkatu. Aholku bat: jarraitu peña bati eta haren txarangari eta utzi eramaten.
8) Hemingwayren aztarna
Ernest Hemingwayk Iruñeranzko bidea lagun anitzi markatu zion The Sun Also Rises obraz, James Michener-ek The Drifters izenekoaz egin zuen bezala. Istorio horien erakargarritasunak indarrean dirau eta jende anitz agertzen da Iruñera idazketako bi jenio horien literaturak bultzaturik. Ezagut ditzakezu ukigabe jarraitzen duten tokiak non Hemingwayk bere istorioak eratu baitzituen eta festara hurbiltzeko aitzakia ona izan daiteke.
Egitarau osoa SanFermin webgunean.