Gora Project lokalak ateak itxiko ditu
Bost urte eman ditu Gasteizko gaua animatzen... hurrena arte!
Gasteizko kasko zaharrean kokatutako Gora Project lokalak agur esango du martxoan, bost urteko ibilbidearen ondoren. Dena den, sekulako programazioa prestatu du despedida emateko; hala, datorren hilabetea DJ, kontzertu eta jam sesion gauez betea egongo da hiriburua.
Zehazki, martxoak 30 esango du agur Gora Projectek; kontzertuak eskaintzeaz gain, hanburgesak, platerak eta pintxoak ere baditu jatetxean. Datozen asteetan, The Niftys, Moterrosa, Yahaira DJ, Daniless, Deu, Opera Primas, The Ex eta Marina Antiheroina pasako dira lokaletik giro aparta eskaintzera, besteak beste. Animatzen bazara, hemen duzu egitaraua!