Gor baten rola baztertu, besteei aukera eskaintzeko
Jameela Jamil aktore eta aktibistak emakume gor baten pertsonaia interpretatzeari uko egin dio; bere ustetan, benetan gorra den norbait aukeratu beharko lukete.
The Good Place telesail umoretsu eta filosofikoa ezagutzen baduzue, ezaguna egingo zaizue Jameela Jamil aktorea; baina bere interpretaziorako dohainez gain, Jamil aktibista sutsua da, batez ere Hollywoodeko estereotipoen aurka eta emakumeen eskubideen aldekoa. Berriki, aktoreak emakume gor baten pertsonaia interpretatzeari uko egin dio, benetan gorra den norbaiti aukera emateko.
Hain zuzen, Jamil erdi gor jaio zen, baina urteekin bere entzumena berreskuratzea lortu zuen. Horregatik, argi zuen gor baten pertsonaia interpretatzeko bidezkoena benetan gorrak zirenei aukera ematea ezinbestekoa zela.
PHOTOSHOPARI GERRA EGINEZ
Jamilek gogor kritikatzen ditu Kim eta Klhoe Kardashian, Iggy Azalea edo Cardi B emakume famatuek igotzen dituzten argazkiak. Argal eta "eder" egoteko saltzen dituzten metodo eta produktuak gezur hutsa direla salatu du, eta bere irudia Photoshopetik igarotzea debekatu du; bere azala etengabe argitzeaz nazkatuta dago, eta bere jatorri pakistandarra harrotasunez erakusten du: "Txikitan gosea pasa zuen neskatoa izan nintzen, aldizkarietako modeloei begira eta beren argaltzeko truko magikoak jarraituz. Nerabe gaixotua izan nintzen. Horrek amaitu behar du".