Google Play Kiosco

Google Play Books ezagutzen baduzu, eta zure gustukoa bada, Kiosco aplikazoa ere interesgarria irudituko zaizu. Books aplikazioaren parekoa da, baina aldizkarietara zuzendua. Gustuko ditugun aldizkariak gure kiosco pertsonalean bildu eta irakurri ditzakegu. Bertan eskuragarri dagoen aldizkari sorta benetan erakargarria da; denetariko gaiak jorratzen dituzte. Batzuk, doan dira, besteak ordea, harpidetza bidezkoak.