Google Now Launcher

Google Now Launcher Nexus 5 smartphonearekin batera argitaratu dute. Aplikazio honek, Android interfazean aldaketa batzuk egiteaz gain (ikonoak handitu, mahaigain kopurua gutxitu…), Google Now aukerak hasierako pantailan ezartzen ditu. Nexus 5 gailuetan bakarrik dator instalatuta, baina gainontzeko Nexus eta Google Play Edition gailuetan instalatzeko aukera ere badago. Beraz, aurreko urtean Nexus 4 telefonoa erosi duzuenok, begi onez ikusiko duzue Launcher hau, nolabait esateko, esku artean Nexus 5 bat izateko aukera izango baituzue.