Google-k, modu automatikoan, erabiltzailearen historialetik abortu kliniketara bisitak ezabatuko ditu
Estatu Batuetako Gorenaren abortu erregulazioaren erabakiaren ondoren iragarri du erakundeak neurri hau, beste batzuen artean.
Osasunari dagokionez erabiltzaileen pribatutasuna babesteko neurriak iragarri ditu Google erakunde ezagunak. Horien artean dauden abortu kliniketako bisitatak kokalekuaren historialetik ezabatzea.
Erakundeak dio "erabiltzaileek bisitatu ditzaketen zenbait leku partikularki pertsonalak" direla. Horien artean daude abortu klinikak, indarkeria pairatu duten emakumeentzako babeslekuak, ugalketarako klinikak, adikzioa tratatzeko zentroak, pisua galtzeko klinikak eta estetika zentroak. Google ohartzen denean erabiltzaileek leku mota hauetakoren bat bisitatu duela, modu automatikoan ezabatuko du bere kokalekuen historiala.
Erabakia Estatu Batuetako Tribunal Gorenaren erabaki eztabaidatuaren ondoren iritsi da. 1973. urtetik aborturako laguntza eskaini dien legea ezabatua izan da. Orain, abortuaren erregulazioa estatu bakoitzaren esku geratu da eta 50 estatutatik 26k lege berriak garatzen dabiltza fetuaren bizitzaren defentsan.
Honen harira iritsi da Google erakundearen erabakia eta adierazi dute "erabiltzaileen babesak indartzeko eta hobetzeko modu berrietan lanean" ari direla.