Goodbye Bafana (Adiós Bafana) **
Robben Island presondegira bidali dute James Gregory espetxe funtzionario zuria. Bertan, preso guztiak beltzak dira. Nelson Mandela, ANCko burua, da kartzelako gatiburik ezagunena. Hegoafrikako gobernu arrazistak beltzen kontra ezarritako apartheid politikari aurre egiteagatik biziarteko kartzela zigorra jaso du. Xhosera ezagutzen duenez gero, Mandela zelatatzeko aginduko diote Gregory gazteari. Hala, pixkanaka-pixkanaka, adiskide egingo dira presoa eta zaindaria. Pelle Erobreren apartaren egileak drama politikoki zuzen bezain arrunta dakarkigu. Hori gutxi balitz, Joseph Fiennes protagonistaren interpretazioa erdipurdikoa da. Sentimentalismo merkez zipriztindutako telefilm lau eta aspergarria da.