Gong Fu (Kung Fu Sion / Crazy Kung-Fu, Kung-Fu Hustle) **

Iraultzaren atarian da Txina. Hantxe, Sing bizi da. Zorte gutxiko gaizkile atsegina da mutila, eta Txinako mafia talde garrantzitsuenean sartu nahi du. Bere xedea lortzeko, dirua egin nahi du etxebizitza-bloke bateko bizilagunen kontura. Baina, tamalez, gauzak ez dira diruditen bezain errazak. Akzioa, umorea eta borroka koreografia ikusgarriak ere uztartzen ditu Stephen Chow zinemagilearen pelikula arrakastatsuak. Hong Kongeko historiako filmik ikusiena da. Komedia txolina da, baina atsegina.