[GOMENDIOA] BALMORHEA: ISILTASUNAREN MELODIAK

Musikaren bidez adierazi al daiteke isiltasuna? Austineko Balmorhea ("bal-mə-ray" ahozkatuta) talde instrumentalak baiezkoa erantzungo luke. Sei musikari eta hamaika instrumentuk osatutako taldea 2007tik dabil edertasuna musika gisa sortzen.

Taldearen influentziak anitzak dira, Max Richter, John Cage edo Beethoven-etik hasi eta egungo talde post-instrumentaletaraino. Distortsioa kendu eta muina besterik gelditu ez zaion Mogwai-ak izan litezke, eskoziarren baimenarekin. Egia da taldeak ez duela ezer berririk asmatu, besterik gabe argiak berekin dakartzan itzalen ahaztutako angeluak erreproduzitzera mugatzen da. Euren musika egun eguzkitsu bat da zuhaitz baten itzal freskotik behatua. Tanpez, sentitzen duzu ez duzula pantailadun ezer behar, Texasekoen musikan dagoela bizitzan benetan axola duen guztia.

Oso gomendagarriak dira euren lehen urteetako Balmorhea (2007), Rivers Arms (2008) eta All Wild, All Silent (2009) diskoak, baina 2017an argitaratutako Clear Language lanak ere baditu zenbait altxor aukera bat eman ez gero. Hementxe horietako bat. Itxi begiak eta izarretara eramango zaituzte.