Goizuetako Gazte Asanblada ttirriki ttarraka gotti

1991. urtean sortu zen Goizuetako Gazte Asanbladaren ametsa eta aurten hogeigarren urtemuga ospatzeko festa handia antolatu dute datorren larunbatean–azaroak 12–. Bertaratzeko autobusak antolatu dituzte Leitzatik eta Hernanitik, eta kotxeak uzteko aparkalekua ere izango da.



Goizuetako Gazte Asanbladak urte guztian zehar ekitaldiak antolatu baditu ere, azaroaren 12rako, datorren larunbaterako, prestatu du egun handia.
Ospakizunerako egindako berrikuntzen artean, blogaren irekiera batetik eta Esne Beltzak sortuta eta herriko Joseba Tapiak eta Mañoli amonak kolaboratu duten kanta bestetik, azpimarratzen dituzte antolatzaileek.
Eguneko ekitaldietara jende gehiago gerturatzeko, antolatzaileek autobusak antolatu dituzte Hernanitik, 18:30etan eta Leitzatik 20:00etan, eta itzulera berriz, goizeko 6:30etan Leitzara eta 7:30etan Hernanira.
Eguneko ekitaldietara joateko sarrerak salgai jarri zituzten aurretik, eta guztiak agortu ziren arren, antolatzaileek jakinarazi dute, egunean bertan goizeko 20:00etan aukera izango dela sarrerak erosteko.
Gaueko 21:00etan izango da eguneko ekitaldi nagusia Eskoletako Frontoietan antolatu dituzten kontzertuetan, besteak beste. Des-Kontrol, Bonbo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2 taldeek osatzen dute kartela.


Egitaraua


10:00etan Gaztetxean:
20 urteetako ibilbideko argazki erakusketa
11:00etan Gaztetxean:
Graffittia
12:00etan Udaletxean:
Argazki erraldoiaren ateratzea
Ondoren, Trikipoteaoa
14:30etan Goiko Frontoian:
Herri Bazkaria
Ondoren: Enkantea
18:00etan Herriko Kaleetatik:
PatxaranG.A
21:00etan Eskoletako Frontoian:
Ekitaldi Nagusia, Kontzertuak.
- Des-Kontrol
- Bongo Botrako
- Esne Beltza
- 3gabe2
Gaztetxean: DJ Bull