GOGOKO: KOMERTZIO TXIKIAREN ERAKUSLEIHO DIGITALA
Gure auzo eta herrietako saltoki txikiei bultzada emateko ideia aparta izan dute Tolosaldean. Tolosako komertzio txikiek euren produktuak internet bidez salduko dituzte eta erosleek 24-48 orduren buruan etxean jasoko dute eskatutakoa.
Egungo erosketa digitalen joera aprobetxaturik Tolosa&Co elkarteak Gogoko ekimena aurkeztu du. Ekimenari esker, Tolosako saltoki txikiek online jarri dituzte euren produkturak Gogoko plataformaren bidez, Gogoko-ren webgunean, Instagram profilean edo Whatsappean, etxetik atera gabe nahi duen orok erosketak egin ahal ditzan. Bertako saltoki txikiei ikusgarritasuna eman eta merkatu berrietara zabaltzea dute helburu. Gogoko Tolosaldeko saltokien irisgarritasuna hobetzeko modu bat litzateke.
ZER EROSI DEZAKEZU?
Ekimenean mota anitzeko saltokiek hartu dute parte. Horrela, estetikarako produktuak eskuratu daitezke: kremak, lurrinak..., arropak, oinetakoak, gehigarriak, bertako produktu gastronomikoak... astero komertzio ezberdin batek produktu bat eskainiko du.
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Funtzionamenduak ez du inongo misteriorik, ordenagailu bat edo smartphone bat eskura baldin baduzu honako pausu hauek jarraitu behar dituzu:
1. Aukeratu produktua: Astero komertzio ezberdineko produktu berriak igoko dira webgunera eta Instagrameko profilera.
2. Erreserbatu: Idatzi Maialeni whatsappera aukeratutako erosteko. Galdetu neurri eta koloreengatik behar izanez gero eta berak erreserbatuko dizu.
3. Egin ordainketa: Bi modu daude; kreditu txartelez edo transferentziaz. Ordainketa egiteko esteka SMS bitartez bidaliko dizu Maialenek.
4. Jaso etxe edo lantokian: Behin ordainduta, produktua daukan saltokiak kaxa prestatu eta bidali egiten du. 24-48 orduren buruan etxe edo lantokian jasotzen duzu.
Erreza, ezta?