God save zein?!

LONDRESko parlamentuan monarkiaren aurkako ahotsak entzun dira azkenaldian. Betidanik, legebiltzarkideek Isabel erreginari leial izatea zin egin dute, baina aurrerantzean, hautesleekiko leialtasun juramentua egitea proposatu du Republic taldeak. Republic-ekoen ustez, oraingo juramentua ez dator bat errealitatearekin, eta gainera, Isabel II. eliza anglikanoaren burua denez, zin hori baztertzailea da hainbat talderekiko: katolikoak, musulmanak, agnostikoak... Alderdi laboristako eta liberal-demokratako 22 legebiltzarkidek bat egin dute proposamenarekin. Sex Pistols taldeak zioen bezala, god save the queen!