Glaziarren %70 desagertu egingo dira

NASAko ikerlari den David Rounce buru duen ikerketak adierazten duenez glaziarren %70 desagertu egingo dira mende honetan zehar egungo joera klimatikoak mantentzen badira.

Lur planetako glaziarren -Antartida eta Groenlandian kontatu gabe- herenak, hau da, 215.000 glaziar urtzeko mehatxupean daude. Ikerketa adierazten du, egoerarik baikorrenean ere , hau da planetaren tenperatura ez balitz 1,5 baino gehiago igoko, egungo glaziarren erdiak desagertu egingo liratekeela mendearen amaierarako. 

Glaziarrik kaltetuenak Alpeetakoak eta Pirinioetakoak izango lirate. Lehen hauek 2050. urtean egungoak baino %70 txikiagoak izango dira. Horrek itsas mailaren igoera ekarriko dugu eta baita uraren berotzea ere planetaren tenperatura igoera dela eta. 

Baina zergatik dira garrantzitsuak glaziarrak?
Glaziarrak izotz masa handiak dira, mendiaren gune garaienetan sortzen direnak eta pixkanaka, mingain forman, behera jaisten direnak. Neguan elur gehien pilatzen den lekuetan sortzen dira eta udan urtu. 

Lurreko glaziarrek planetan dagoen ur gezaren %75 ordezkatzen dute. Uraren zikloan elementu ezinbestekoak dira, prezipitazioengatik metatutako ura erreserbatzeko balio baitute. Funtsezkoak dira mendiaren ekosistema erregulatzeko. Glaziarren ezaugarri garrantzitsuena ez da ura direla, ziklo hidrologikoaren zati direla baizik.

Glaziarren desizoztea estimatutakoa baino %4-%8 handiagoa izango da ikertzaileen arabera. Ondorio honetara iristeko sateliteetako datuak erabiliz lurreko 200.000 glaziar behatu dituzte.