Glaukoma prebenitzeko lentilla adimentsuak garatu dituzte
Zientzialariek glaukoma prebenitzeko baliagarriak diren lentilla adimentsuak garatu dituzte. Monitarizaziorako ere baliagarriak izango dira. Okular modernoak baino eraginkorragoak dira lentilla hauek eta kornea ezberdinetara ederki egokitzen dira.
Glaucoma Research Foundation-en arabera, gaixotasun honek mundu osoko 80 milioi pertsonari eragiten die eta ikusmenaren erabateko galera eragin lezake goiz tratatzen ez bada.
Chi Hwan Lee, Indianako (AEB) ingeniaritza eskolako irakaslea da eta, bere taldearekin batera, glaukomaren gaixotasuna erabat gerarazi dezaketen lentillak sortu ditu.
Lentilla hauek begi barneko presioa zehaztasunez neurtzeko gai dira. Honela, lehengo aldiz, begiaren monitorizazioa 24 orduz jarraian egin ahal izango da, baita lotan gaudela ere.
Lentilla hauek dakarten tonometroak, harien beharrik gabe grabazioak sortzen ditu, datuak etengabe eskainiz. Gainera, erabat erosoa da erabiltzailearentzat, lentilla arrunt batek bezala funtzionatzen baitu.
Lentilla adimentsu hauek, egun saltzen diren lentilletan oinarritu dira, ea beraz, gardenak dira, begiaren hezetasuna mantentzen dute, oxigenoa ere bai eta begi forma ezberdinetara egokitzen dira. Lentilla berezi hauei test ezberdinak pasa zaizkie eta emaitzak baikorrak eman ditu.
Jasotako emaitzetan ez dira kornean kalteak nabaritu. Erabiltzaile boluntarioek aipatu dutenez erosoak dira eta eskaintzen zituzten datuak egungo tonometro modernoenak baino zehatzagoak ziren.