Gizonak supermerkatuetan asper ez daitezen

Bikotekidearekin erosketak egiten ari direla aspertzen diren gizonentzako zerbitzua abiatu dute Alemaniako supermerkatu batean. "Männergarten" izena jarri diote; hau da, "gizonzaindegia". 10 euro ordainduz gero, gizona "Männergarten"-ean gera daiteke, lagunak erosketak egiten dituen bitartean. Eta gizonak ez du bertan aspertzeko aukerarik, mahai jokoetan aritzeko eta ikastaroak egiteko aukera du-eta. Taberna ere badu jakina. Non da etxeko-lanen arduraren banaketa famatua?