Gizateriak 2023ko Lurreko baliabide guztiak agortu ditu abuztuan
Gizateriaren kontsumo maila dela eta, abuztuaren 2an urte honetan naturak eskaintzeko zituen baliabide guztiak agortu ditugu.
Global Footprint Network deitutako erakundeak burututako txostenak erakutsi duenez, pasa den abuztuaren 2an Lurrak 2023an eskaintzeko zituen baliabide guztiak agortu ditugu.
Modu honetan, urtea amaitzeko geratzen diren hilabeteetan zorretan egongo gara Lur planetarekin, honek baliabideak sortzeko duen ahalmena baino azkarrago ari baikara hauek xahutzen.
Ikerketa hau 1970. urtetik burutzen da. Urtero 200 herrialdeen kontsumo mailaren azterketa burutzen da, lorratz ekologikoa identifikatzeko eta Lurraren gehiegizko gaitasuna zehazteko.
Data sinboliko bat bada ere, erakundeak kontsumo mailaren eta igorpen kutsakorren inguruko kontzientzia sortzea du helburu; batez ere, klima aldaketaren ondorioak sekula baino begi bistakoak diren honetan.
Analisia hauek erakusten dute lur, itsaso eta basoez egiten dugun kontsumoa, ekosistema hauek 365 egunetan eman diezaguketena baino gehiago dela.
Adituen esanetan 1,7 Lur planeta beharko genituzke urtero, gure kontsumo apetak gogobetetzeko. Baliabide naturalak, ordea, mugatuak dira eta planeta krisi klimatiko betean dago.
Adibidez, Estatu Batuetako bizitza eta kontsumo estiloarekin biziko balitz gizateria osoa urtero bost planeta beharko genituzke eskaria betetzeko. Gehien kontsumitzen duten herrialdeen zerrenda bat ere argitaratu du erakundeak:
Txostenaren arabera adierazle hauei buelta ematea beharrezkoa da, urtero 18 egun atzeratuz 2030. urtera arte. Izan ere, erakundeak argi adierazten du: egungo sistema ekonomikoa eta ekoizpena ez dira jasangarriak.
Alabaina, data hau hilabete aurreratzen da hamarkada bakoitzean 1970. urtetik. Adibidez, 1980. urtean azaroaren 4an agortu ziren baliabide guztiak, baina 2020an irailaren 23rako agortuak genituen.
Atzerakada garrantzitsua izan zuen garai bakarra 2020a izan zen, pandemiaren erruz konfinatuak geundelako, eta ondorioz, baliabideen kontsumoan eragin urriagoa izan genuen.
Guztian kontuan hartuta, erakundeak kontzientzia sortu nahi du pertsona bakoitzaren, hiri bakoitzaren eta herrialde bakoitzaren kontsumo mailan. Gainera, haragiaren kontsumoa %50 ere murriztea eskatzen du erakundeak, deforestazioa murrizteko eta igorpen globalak ere %60an murriztea proposatzen du.