Gizako piramideak 100 urteren buruan desagertu egin litezke

Gizako piramideak Egiptok eta gizateriak, oro har, duen legaturik handienetakoa dira. Alta, egitura ezagunek erronka berriei aurre egin beharko diete, 100 urtean desagertu egin litezke eta.

Egiptologoen arabera, piramideak orain dela 4500 urte eraikiak izan ziren. Egun, oraindik inork ez daki nola izan ziren gai antzinako gizakiak horrelako egiturak eraikitzeko teknologia modernoaren laguntzarik gabe. Gainera, Orion konstelazioarekin zehaztasunez lerrokatuak daude. Misterio bat dira.

Lau mila urte baino gehiago bizirautea lortu dute, denboraren joanak ezin izan du piramideekin, baina dirudienez klima aldaketa arerio gogorra izango da. Antzinako egiptoko kontuen ministroa izan zen Zahi Hawass-ek aurtengo COP27an esan zuenaren arabera, krisi klimatikoak piramideak desagerrarazi ditzake ehun urteren buruan.

Izan ere, Egiptok dituen legatu kultural gehienak babestea ez da lan makala, aztarna gehienak aire zabalean baitaude. Piramideek denboraren joanari ederki eustea lortu badiote ere, krisi klimatikoak ekarriko duen gehiegizko planetaren berotzeari ezingo diote aurre egin, tenperatura izugarri beroak ekarriko baititu desertura. "Nire ikuspuntutik, 100 urtetan, klima aldaketa dela eta, guztia desagertu egingo da", ohartarazi zuen Zahi Hawass-ek.

Arkeologia dibulgazioan esperientzia ugaridun ministro ohiak sekula ez zuen orain arte klima aldaketaren inguruko konferentzia batean parte hartu. Lehen aldia da egiptologoa gaiari buruz mintzatzen dena eta mundu mailako gobernuen ekintza eza salatzeko erabili zuen aukera. Bere hitzetan, erabakiak ez badira garaitz hartzen naturari sekulako kaltea eragingo dio, bai, baina baita bere herrialdeko legatu arkeologikoari ere.