Gizakiok jostailuekin dugun harremana, 'Forever Toys' erakusketan

Donostian ireki berri duten 'Forever Toys' izeneko erakusketan, Art Toy Gama kolektiboak hausnarketa bat egin nahi izan du gizakiok jostailuekin gure bizitzan dugun eta historian izan dugun harremanari buruz.

Art toys-en mugimendu artistikoa gero eta errealitate kementsuagoa da gure gizartean, eta hainbat lekutan aurki daitezke, hala nola online enkanteak egiten dituzten webguneak, arte-galerietan eta mundu guztiko arte garaikideko museoetan.

Art toys-ak edo egile-jostailuak artelanak, diseinu-lanak, apaingarriak eta bilduma-piezak izaten dira. Egun, hainbat herrialdeetako eta kultura mota desberdinetako artistek mihise gisa erabiltzen dituzte jostailu horiek, egile bakoitzak munduari begiratzeko, hura interpretatzeko eta eraldatzeko duen modua erakusteko.

Erakusketa honetan nazioarteko 100 artista baino gehiagoren lanak bildu dira, 200dik gora lan, 1990eko hamarkadan sortutako mugimendu artistiko berria ezagutu ahal izateko.

 

Bisita gidatuak:  Urriak  05, 18:00. Euskaraz.

Live Painting-Murala-Pintura zuzenean: irailak 21, Okendo Kultur Etxeko Gaztelekuan. 20:30etan. Judas Arrieta.

Komisarioa: Judas Arrieta.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatak, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Areto Berria.