Gizakiak ikusgai zooan

Zagrebeko zooak homo sapiensentzako kaiolak jarri zituen 2006. urtean. Mladen Anic-ek, bertako arduradunak azaldu zuenez, gizakiak planetari egiten dion kaltea agerian utzi nahi zuten. Bi kaiola ziren, gizaki onak eta gaiztoak bereizteko; bata ekologikoki egokitua, eta bestea, zaborrez betea. Bisitariek kaioletan sartzeko aukera zuten.