Giza larruzko zorroak?

Skinbag enpresa frantziarrak, giza larruaren antza duten produktuak saltzen ditu: poltsak, arropa, maskarak… eta antzekoak eros daitezke www.skinbag.net orrialdean. Gainera, arrazen arabera, hainbat larru mota ekoizten dituzte: txuria, beltza, asiarra, mestizoa… Tatuajeak eta orbainak ere badira aukeran. Enpresakoek diotenez, "zorro bakoitza gure gorputzaren luzapena bihurtuko da".