Giza itxurako robotak eta gizakiak elkarrekin korrika aritu dira Txinako maratoi erdi batean. Nork irabazi du?
Hogei robot inguru eta milaka gizakik parte hartu zuten Pekingo lasterketan.
Gizakiak eta giza itxurako robotak 21.1 kilometroko erdi maratoian korrika aritu ziren Pekinen duela aste batzuk. Ez ziren denak nahastuta aritu, beraien ibilbideak paraleloak izan ziren baina banatuak.
Robotek nabigatzaileen, operadoreen eta giza ingeniarien taldeen laguntza izan zuten ibilbidean. Gainera, geldialdiak ere egiten zituzten, bateria aldatzeko.
Robot batzuek arazoak izan zituzten eta metro gutxi batzuk baino ez zituzten egin. Beste batzuek, ordea, amaieraraino iristea lortu zuten, beharrezko geldialdiak eginda.
Sky Project Ultra edo Tien Kung Ultra izenez ezaguna den robotak irabazi zuen gizakiak ez zirenen arteko lehia. Bi ordu, berrogei minutu eta berrogeita bi segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Gizonezkoen artean Machascaleb Alhamis keniarra izan zen garailea, ordubete, sei minutu eta hogeita hamabi segundoko denbora eginda; emakumeetan, berriz, Pan Yuancheng txinatarra izan zen irabazlea, ordubete, hemeretzi minutu eta segundu bateko denbora-tartean.
Robotek bestelako sariak ere izan zituzten. Erresistentzia handiena, ibilaldi diseinu onena, eta forma berritzaileena zutenentzat ere sariak banatu zituzten.