Gipuzkoar gaztea bazara, 20-30 urte bitarte badituzu...

Gaitasun kritikoa baduzu, eta hezkuntza-berrikuntzarekin eta ezagutzarekin konprometituta bazaude, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako talentu gazte eta konprometituarentzako INSPIRA GAZTEAK Sariak jarri ditu martxan lehen aldiz

HELBURUAK

INSPIRA GAZTEAK Sariek 20 eta 30 urte bitarteko gipuzkoarren bizi-ibilbideak aintzatetsi nahi dituzte, gizartearen, ingurumenaren, hezkuntza-berrikuntzaren eta/edo jakintza sortzearen eta sustatzearen aldeko konpromisoak hartuta.

INSPIRA GAZTEAK Sariek Gipuzkoako bost gazte bereizi, lagundu eta aintzatetsi nahi dituzte, beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko ahalmenagatik, beren talentu ekintzaileagatik, merezimenduengatik eta beste gazte batzuentzat eredu izateko gaitasunagatik nabarmentzen direnak.

 

TESTUINGURUA

INSPIRA GAZTEAK Sariak Gipuzkoako gazte talentudunei eta konprometituei zuzenduta daude. Sari hauen helburua Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa egiten laguntzen duten gazteak sustatu eta babestea da, etorkizuneko belaunaldientzako erreferente berriak izan daitezen.

 

Oinarriak hemen