Gipuzkoan Gazte Tourren azken musika emanaldia Errenterian izango da
Indabe eta Huntzak abenduaren 17an joko dute, Lekuona fabrikan.
Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoaren helburua Gipuzkoako gazteei kalitatezko kontzertuak eskaintzea eta tokiko talentua sustatzea da. Aurten Arrasaten, Zumarragan, Andoainen, Ordizian, Zarautzen, Hondarribian, Eibarren eta Tolosan izan dira saioak, eta abenduaren 17an Errenteriara iritsiko da. Indabe eta Huntza arituko dira Lekuona fabrikan, 19:00etan hasita.
Indabe taldea Donostiako Antiguo auzoan sortu zen. Iazko udan hasi zuten bidea laukote gisa, eta harrezkero Gipuzkoako jaietan eta gaztetxeetan jo dute. Hasieran bertsioak jotzen zituzten arren, aurten euren abestiak osatu dituzte.
Huntza,berriz, 2014an sortu zen, Bilbon, bertan ikasten ari baitziren taldekideak. Unibertsitateko ikasleek ostegunetan egiten duten trikipoteoan ezagutu zuten elkar, eta Eguenero elektrotxarangan. Ordutik, pixkanak, abestiak sortu eta euren lekua hartu dute euskal musikagintzaren eszenan. Hainbat disko kaleratu dituzte, azkena iaz kaleratutako Ezin ezer espero izenekoa.
Sarrerak hemen eros daitezke, hiru eurotan.
