Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute

Idatzizkoa eta bat-batekoa izango dira, eta, azken honetarako, izena otsailaren 9a baino lehen eman behar da.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren XLIV.edizioa izango da aurtengoa eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlanari esker gauzatuko da. Alde batetik, bertsopaper lehiaketa izango da, eta, bestetik, bat-batekoa. 

Idatzizkoak bi atal izango ditu, adinaren eta egiteko moduaren arabera: bata, aurrez aurrekoa izango da, eta bestea, berriz, online (DBH 3tik Batxilergoko 2. mailara). 

Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta kanporaketak data hauetan izango dira: martxoaren 1ean, 8an,  15ean eta 22an. Azkenik, apirilaren 12an jokatuko dute finala.

Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegia bete beharko da otsailaren 9a baino lehen.