Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute
Urtarrilaren 30era arte izango da parte hartzeko galdetegia betetzeko epea irekita.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren XLIII.edizioa antolatu du. Aurten ere bi zati izango ditu, idatzizkoa eta bat-batekoa. Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta berriz ere aurrez aurreko formatua izango du, eta bat-batekoaz, berriz, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da eta bertso afari formatuan egingo dira saio guztiak.
Bat-batekoan 15-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte eta ondorengoa izango da egutegia: martxoak 10, 17, 24 eta 31, eta finala apirilaren 21ean.
Bat-batekoan parte hartzeko galdetegia bete beharko da urtarrilaren 30a baino lehen.
