Gipuzkoa Mendizmendi argazki lehiaketa

Gipuzkoako txoko eta parajeak ezagutzera emateko antolatu dute facebook bidez. Uztailaren 26ra bitartean bidal dezakezu zure argazkia. 


Lehiaketaren gaia zure txoko kuttuna da. Gipuzkoamendizmendi webguneak antolatu du, herrialdeko natur baliabideetara hurbiltzeko bide egokiak lantzen dituen ekimen bat, eta ondorioz, bertako natura inguruneetan ateratakoak izan behar dute argazkiek.  

Lehiaketa guztia facebooketik bideratuko dute. Webguneak facebooken daukan profilaren lagunek edo orriaren jarraitzaileek har dezakete parte, orri horretara igo beharko dira argazkiak uztailaren 26a bitartean, eta bozketa ere bertan egingo da uztailaren 27tik hasita uztailaren 31ra bitartean.

Sari nagusia bi lagunentzako luxuzko asteburu bat izango da: Zumaiako hotel batean spa zirkuitua eta gaua, Getariako jatetxe batean afaria eta Flyscha ikusteko itsasontzi irteera. Hurrengo lau sarituei Topogida bilduma eta elastiko bana emango diete, eta bozkatzen dutenen artean ere banatuko dituzte gidak eta elastikoak.

Argibide gehiago gipuzkoamendizmendi.net-en aurkituko dituzue. Baita Gipuzkoako parke natural, biotopo eta ibilbideei buruzko informazio ugari eta norbere esperientziak partekatzeko leiho bat ere.