Gida baimena 771. saiakeran
771 aldiz saiatu eta gero, 68 urteko emakume korear batek gida baimena lortzeko saiakera egingo du berriro. Emakumeak lau urte daramatza baimena eskuratu nahian eta 2.100 eurotik gora xahutu ditu horretan, sekulako dirutza Korea bezalako herrialde batean. Beharbada ez du gida baimenik merezi, baina setakeriaren saria ondo irabazia du, ez duzu uste?