Gezurrik ez beste hizkuntzak erabiltzean

Inoiz egin duzu proba? Beste hizkuntzetan zailagoa zaigu gezurrak esatea!

Gezurtia zara? Hala bada, jakin beste hizkuntzak erabiltzen dituzunean zailagoa izango zaizula gezurretan aritzea. Zergatik? Hainbat ikerketek diotenez, gure ama hizkuntza ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dugunean gehiago eragin behar diogu burmuinari, eta konexio gutxiago dugu hizkuntzarekin; ondorioz, gezurrak esatea zailagoa egiten zaigu.

Erasmus egitera joan bazara, jakin gezur gutxiago esan zenituela bertan, eta berdin kanpoan bizi bazara edo beste herrialde batean ikasten edo lanean bazabiltza. Ikerketek ondorioztatzen dutenez, gezurrak gure emozioekin estuki lotuta daude. Ondorioz, gurea ez den beste hizkuntza batean gezurra esan behar dugunean zailtasunak ditugu, emozionalki ez gaudelako horren estuki lotuak hizkuntza horretara. Eta zu, gai zara beste hizkuntza batean gezurra esateko? Esan egia!