Geu aldizkariak, 201.zenbakia eta etena
201. zenbakia kaleratu du Geu aldizkariak. Arazo ekonomikoak direla eta, 17 urte Gasteizko berri ematen aritu ondoren, etena egitea erabaki behar izan du erredakzio taldeak. Kalitate handiko lana egin dute urte hauetan guztietan, eta Gaztezulorekin ere aritu dira elkarlanean askotan. Puntu eta koma ikurra jarri dute azalean, amaiera baino eten bat izatea nahi luketelako. Guk ere hala esan nahi diegu; laster arte!