GetxoExpress film laburren lehiaketa urriaren 21etik 25era ospatuko da
Getxoko film labur espresen festibalak 2.600 € banatuko ditu irabazleen artean, eta beste jarduera batzuk ere eskainiko ditu.
GetxoExpress film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa urriaren 21etik 25era izango da. Aurten, inoiz baino jarduera kultural eta artistiko gehiago izango ditu. Programazio osoa bai aurrez aurre bai streaming bidez jarraitu ahal izango duzu. Zuzenean jarraitzeko lehiaketaren webgunera jo beharko duzu (www.getxoexpress.com). Jarduera guztiak doakoak izango dira.
GetxoExpress TV
Urriaren 21etik 25era, lehiaketaren webgunearen bidez, ikusleek GetxoExpress TVra konektatzeko aukera izango dute. Horren bidez, lehiaketaren eduki guztiak eskainiko dira, udalerriko hainbat erakunderi eta ikus-entzunezko industriako profesionalei egindako elkarrizketak eta GetxoExpress Pro ekimeneko jarduera guztiak barne.
GetxoExpress Pro - Romoko Kultur Etxean
Urriaren 21ean eta 22an GetxoExpress Pro izango da, eta parte-hartzaileek onenengandik ikasteko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute Romoko Kultur Etxean.
Urriaren 21ean Inge Sáezek eskainitako networking jarduera batekin hasiko gara. Ikus-entzunezkoen eta kulturaren sektoreko enpresen eta profesionalen ikusgaitasuna hobetzen saiatuko da, LinkedIn sarearen bidez. Ondoren, 19: 00etan, zenbait film laburren proiekzioa izango dugu. Borja Crespok solasaldia moderatuko du eta Gorka Vázquez, Elena Saenz eta Aranzazu Callejarekin hizlari izango ditugu.
- “AMOR DE MADRE” (Koldo Serra eta Gorka Vázquez)
-“TOPEKA” (Asier Altuna)
-“DEMOCRACIA” (Borja Cobeaga)
-“AMUAK” (Koldo Almandoz)
-“PIEDRAS” (Elena Saenz)
-“ONINORAUTA” (Pilar de Andrés Montero)
-“VENTANITAS” (Manuel Bartual)
-“LETARGO AMOR” (Eva Vázquez de Reoyo)
-“SAREAN” (Asier Altuna)
-“CIRUGIA” (Alberto González)
Urriaren 22an, 11:00etan, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideek masterclass bat eskainiko dute. Lan egiteko moduez eta filmaketetan eta ikus-entzunezko proiektuetan talde-lanak duen garrantziaz arituko dira.
GetxoExpress Pro programaren edozein jardueratan aurrez aurre parte hartzeko, interesdunek hurrengo helbidean eman beharko dute izena: https://getxoexpress.com/gtx-pro
GetxoExpress: film laburren lehiaketa - Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Lehiaketa urriaren 23an, ostiralean, hasiko da, 18:00etan. Une horretatik aurrera, parte hartuko duten 25 taldeek 42 ordu izango dituzte film labur bat ekoitzi eta entregatzeko. Film laburren emanaldia eta sari banaketa 18:00etan izango da Andrés Isasi Musika Eskolan eta lehiaketaren webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango da.
Epaimahaia
Aurtengo edizioan, GetxoExpressek luxuzko epaimahaia izango du:
Iratxe Fresneda – Zuzendaria eta ekoizlea
Ramón Barea - Aktorea
Sonia Pacios – Ekoizlea
Gorka Aguirre - Efektu berezien makillajea
Aurkezleak
Aurkezleak eta erreportariak ekitaldi mota desberdinetan. Erreportaje dinamizatuak egiten dituzte proiektu baten ikusgaitasuna hobetzeko helburuarekin. Ikus-entzunezkoen sektoreko ekintzaileak dira; Graba Ezak ekoizpen-etxea kudeatzen dute eta erreportaje turistikoak egiten dituzte Youtubeko iwannaTV kanalean.
Babesleak/Laguntzaileak
Hori guztia aurrera eraman ahal izateko, Getxoexpressek Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaia Zubiaren eta Metro Bilbaoren babesa du.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
- Web orria: www.getxoexpress.com
- Instagram: @getxoexpress
- FB: www.facebook.com/getxoexpress
- TW: @Getxo_Express
- Harremanetarako helbidea: info@getxoexpress.com