Get Hurt

Brian Fallon-ek aldaketak iragarri zituen diskoak taldearen soinuan inflexio puntua markatuko zuela esan zuenean. Momentu batez lana irekitzen duen Stay Vicious kanta entzunda bazirudien hala izango zela, gitarra gordinak eta distortsioa ezohikoak baitira laukotean. Baina bertan hasi eta bukatzen dira aldaketak, ondorengo abestietan taldearen garaikur diren doinu melodikoak baitatoz errenkadan. Ez da beraien diskorik borobilena, are gehiago, egin duten txarrena dela esango nuke (diskoaren azal zatarra barne). Hala ere, ezin da ukatu oraindik ere abesti itsaskor eta gozagarriak egiteko ahalmena dutela.