Gernikako Lekuek jaialdiak kartel osoa iragarri du

Azkenik talde guztiak ezagutarazi ditu Gernikako Lekuek jaialdiak, kalitatea lehenetsiz, aniztasuna aldarrikatu nahi izan dute.

Jaialdi berezia da Gernikako Lekuek, ilusiotik sortua, musikazaletasunetik, autogestiotik, autzolanetik, sormenetik eta kultur eredu alternatiboa izateko helburuz. Martxoaren 7tik 14ra Gernikako espazio ezberdinak musikaz jantziko dira Lisabö, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir, Wormed... eta beste beste hainbat taldez gozatzeko. Hementxe kartel osoa.

Aipatu banakako sarrerak eta bonoak salgai daudela Gernikako Lekuek jaialdiko web gunean. Bonoa eskuratuz gero 25 euroren truke 30 zuzeneko baino gehiago ikusteko aukera dago! Gora zuek!